Urriak 22, Beasain (Gipuzkoa)

TXIRRINDULARIA

AURKEZPENA TXIRRINDULARIA Goierri

TXIRRINDULARIA – LA CICLISTA GoierriERREPIDEKO zikloturista martxa EZ LEHIAKORRA eta EZ KRONOMETRATUA da

Goierrin txirrindularitzarako zaletasun handia dago. Modu seguru eta entretenigarrian praktikatzeko errepide egokiak dituen lurraldea izanik, “TXIRRINDULARIA – La Ciclista GOIERRI” martxa zikloturistaren helburu nagusia emakumeak horrelako probetan parte hartzera animatzea da, emakumezkoen praktika gero eta handiagoa dela ikusita.

2 ibilbide

Beasain – Orendain – Beasain (helmuga)
Beasain – Orendain – Zerain - Beasain (helmuga)

FILOSOFIA

"TXIRRINDULARIA LA CICLISTA Goierri"

Martxa zikloturista honen helburu nagusia emakumeak horrelako probetan parte hartzera animatzea da.

 

7:30-8:45

Dortsala jasotzea

Loinazpe eskolan

9.00

Irteera

Florentzio Axpea kaletik, Beasaingo Igartza Oleta kalearekin tartekatuta.

9:40-11:00

Orendain (Ibilbide guztiak)

Parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko eta probaren antolaketa errazteko, honako denbora-tarte hauek ezartzen dira anoa gune guztietatik igarotzeko.

11:00-13:00

Zerain (Ibilbide luzea)

Parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko eta probaren antolaketa errazteko, honako denbora-tarte hauek ezartzen dira anoa gune guztietatik igarotzeko.

14:00

Beasain

Florentzio Axpea kaletik, Beasaingo Igartza Oleta kalearekin tartekatuta.

erreferenteak EMAKUME TXIRRINDULARIAK

Dina Bilbao

Ekologista eta feminista. Naturarekiko errespetua eta maitasuna ere azpimarratzekoak ziren bere ezaugarrien artean, eta bere kirolzaletasuna bide, aitzindaria izan zen zenbait kiroletan, besteak beste, iraupeneko eskian, duatloian, udako zein neguko triatloietan, txirrindularitzan eta piraguismoan. Ehun triatloi burutu zituen eta horietako sei Iron Man deiturikoak, gogorrenak, hain zuzen ere. Harro zegoen emakume izateaz eta emakumeen berdintasun alorrean asko egin zuen, bai emakumeen partaidetza erroturik gabe zeuden zenbait kirol modalitateetan zuzenean parte hartuz, eta baita beste emakume asko animatuz eta laguntza eskainiz ere.

Mari Carmen Diaz de Lezana

Mari Carmen Diaz de Lezanak 78 urte ditu eta txirrindularia da. Gaztetan lehiatzea zuen amets baina garai haietan ezinezkoa zen. Hala eta guztiz ere ez du sekula galdu bizikletarekiko pasioa.

Adi berriei ALBISTEAK

https://txirrindularia.eus/author/bikoa/

Goierri, gure gure oinetan

- Ibilbide luzean disfrutatu ahal izango diren bistak // Maps:

https://txirrindularia.eus/author/bikoa/

SAN SEBASTIAN BASELIZA (ORENDAIN)

- Ibilbide laburra eta luzea, txoko berezi honetatik pasako da

https://txirrindularia.eus/author/bikoa/

TXIRRINDULARIAK LORETU DAITEZELA !

- Larraitzetik Zaldibira jaisten, atzean Larrunarri edo Txindokiren bista paregabearekin