TXIRRINDULARIA – LA CICLISTA Goierri, ERREPIDEKO zikloturista martxa EZ LEHIAKORRA eta EZ KRONOMETRATUA da

Goierrin txirrindularitzarako zaletasun handia dago. Modu seguru eta entretenigarrian praktikatzeko errepide egokiak dituen lurraldea izanik, “TXIRRINDULARIA – La Ciclista GOIERRI” martxa zikloturistaren helburu nagusia emakumeak horrelako probetan parte hartzera animatzea da, emakumezkoen praktika gero eta handiagoa dela ikusita.

Horregatik, proba ezaugarri jakin batzuekin diseinatu da:

1- Izen-emate paritarioak: inskripzioen % 50 emakumeentzat gordeko da eta antolakuntzak zehazturiko data iristen denean, geratzen diren inskripzioak pertsona guztientzat irekiko dira.

-300 partehartzaile-

2- Ibilbide alternatiboak: bat laburra, hasten ari diren partaideentzat eta bestea luzea, ibilbide zorrotzagoa egin nahi dutenentzat.

2.1- Ibilbide laburra:   40km _ 1 mendate _ +460m-ko desnibel positiboa
2.2- Ibilbide luzea:   80km _ 4 mendate _ +1230m-ko desnibel positiboa